
Partida Aurrekoa: Atletico de Madrid- Athletic Club (22. J)
Partida Aurrekoa: Atletico de Madrid- Athletic Club (22. J)
Mestallan LaLigako bigarren garaipena jarraian lortu ondoren, lehoiek bolada onari eutsi nahi diote. Gainera, Klubaren 125. urteurrena dela eta, talde bilbotarra zuri-gorriz arituko da Atletico de Madridek hala utzi ostean
Athletic sasoi onean heldu da Civitas Metropolitanora Valencia CF taldeari Mestallan irabazi eta gero. Bigarren itzulian jokatutako sei puntuak eskuratu ditu eta Europako postuetatik puntu bakarrera kokatu da. Bestalde, talde koltxoneroa dinamika onean dator eta ez du porrota ezagutzen urtarrilaren amaieran Kopako final-laurdenetan Real Madriden aurka galdu zuenetik.
Atleticok bere klub sortzailearen omenaldi gisa eta Athleticen 125. urteurrenarekin bat eginez, lehoiei zuri-gorriz jokatzeko aukera emango ziela iragarri zuen.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak 22 jokalari deitu ditu Atletico de Madriden aurka jokatzeko. Yuri zerrendara bueltan da LaLigako azken partida bosgarren txartel horiaren zigorra bete ondoren. Ander Herrera, bizeps femoralean lesionatuta, Iñigo Martinez, oraindik bere faszitisean mina duelarik, eta Ander Capa, gainkargarekin, baja dira.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverdek talde madrildarrak eta bilbotarrak jokatuko duten partidaren atarian egindako adierazpenak.
Aurkaria
1903ko apirilaren 26an Madrilgo Athletic Club sortu zen, euskal ikasle talde batek bultzatuta, talde berri bat sortzeko asmoz. Atletico de Madriden elastiko zuri-gorriak 1911ko urtarrilaren 22an hasi ziren erabiltzen, eta, ondorioz, Koltxoneroak izena jarri zioten, uniformea eta garai hartako koltxoien zorroak antzekoak zirelako. 1936an, gerra zibila iritsi zenean, lehiaketa ofizialak bertan behera geratu ziren, eta, gatazka amaitu zenean, Abiazio Nazionalarekin, Aireko Armadaren kirol-atalarekin, bat egin zuen klubak, Athletic Aviacion de Madrid izen berriaren pean. 1947an, gaur egun ezagutzen dugun moduan deitu zitzaion, Atletico de Madrid.
Espainiako klubik sarituenetako bat da, estatuko eta nazioarteko tituluen artean hogeita hamarretik gora dituena. LaLigan 84 denboraldi egin ditu, eta 1929ko inaugurazio denboraldian parte hartu zuten hamar klubetako bat da. Ligako hamaika titulurekin, txapelketako liga gehien lortu dituen hirugarren kluba da, eta txapelketako sailkapen historikoko hirugarren postuan dago. Kopako lehiaketan beste hamar titulu lortu ditu, eta finalista izan da beste bederatzi ediziotan. Aipatutako hogeita bat tituluez gain, Altetico de Madridek Espainiako Superkopako bi titulu irabazi ditu, lehiaketa honetako aurreko beste hiru titulurekin batera. Espainiako txapelketetatik kanpo, Europako zortzi talde sarituenetako bat da UEFA txapelketetan: hamasei aldiz jokatu du Champions Leaguea eta hirutan azpitxapeldun izan da. Europako Errekopako bederatzi ediziotan parte hartu du; horietatik titulu bat erdietsi du eta birritan azpitxapeldun izan da. Gainera, hogeita lau aldiz jokatu du Europa Leaguea eta hiru titulu lortzeko gai izan da. Azkenik, Europako Superkopako hiru garaikur lortu ditu eta 1974an Copa Intercontinentaleko txapeldun izan zen.
Egun, talde koltxoneroak 38 puntu ditu eta sailkapeneko laugarren postuan dago kokatuta. Atletico de Madridek hiru garaipen eta bi berdinketa lortu ditu LaLigako azken bost partidetan; hain zuzen ere, urtarrilaren 8tik, FC Barcelonaren aurka galdu zuenetik, ez du punturik galdu.
Estadistikak
1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Atletico de Madridek 171 partida jokatu dituzte maila gorenean eta lehoiek 63 garaipen, 31 berdinketa eta 77 porrot lortu dituzte.
Talde madrildarraren zelaian jokatutako neurketei dagokienez, balantzea bere horretan mantentzen da. Lehoiek erdietsitako emaitzak 19 garaipen, 15 berdinketa eta 51 porrot izan dira.
Bi taldeen arteko azken bost neurketei erreparatuz, Athleticek berdinketa bat eta lau porrot jaso ditu.
Kontsultatu hemen Atletico de Madriden aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Atlético de Madrid - Athletic Club

