Aldaketa Klubari karneta lagatzeko prozesuan

Aldaketa Klubari karneta lagatzeko prozesuan

Bazkideek Klubari utzitako sarreren salmenta errazteko, epea partida hasi baino 24 ordu lehenago itxiko da (2 ordu lehenago berreskuratu ahal izango dira oraindik)

Bazkideek Athletic Clubi utzitako sarreren salmenta errazteko, txartelak Klubari lagatzeko epea (ohiko bitartekoen bidez: app, web eta telefonoa) partida hasi baino 24 ordu lehenago amaituko da, Girona FC-ren aurkako hurrengo partidatik aurrera.

Txartela neurketa hasi baino 2 ordu lehenagora arte berreskuratu ahal izango da (betiere dagokion eserlekua saldu ez bada).

App ofizialaren bidez beste athleticzale bati txartela uzteko epeak norgehiagoka hasi baino 2 ordu lehenagora arte izaten jarraituko du.