Lehoiak Bilboko Itsasadarrean murgildu dira

Lehoiak Bilboko Itsasadarrean murgildu dira

Deustu Arraun Taldeak gidatuta, Athletic Clubeko jokalariek lan saioa bereziaz gozatu dute

Athletic Clubek lan saio ezberdina izan du Bilboko Itsasadarrean Deusto Arraun Taldearekin batera. Lehoiei ez dira batere gaizki konpondu Tomatera traineruaren gainean, izan ere, bertako arraunlariek txantxa ere egin dute talde zuri-gorriko kideren bat fitxatzearekin.

Lur gainean gutxieneko lezio batzuk jaso ondoren, lehoiak itsasadarrean murgildu dira talde deustuarraren traineruan, eta Iraia Iturregik eta talde teknikoko zenbait kidek arrauneko ikasleen pausoak jarraitu dituzte zodiacetatik. Pixkanaka, palada eta palada artean, lehoiek tekntika berenagantu eta erritmo onean iritsi dira Olabeagako kaira. Bertan, San Mameseko fondoarekin, Tomateraren patroi eta patroien ondoan jarri dira argazki batean. 

Berdegunean bezala, Athleticek Euskal Herrian tradizio eta historia luzea duen kirol batez gozatu du, non talde lana, koordinazioa eta esfortzua eztabaidaezinak diren.

Iraia Iturregik talde lana eta ahalegina indartzeko aprobetxatu du jarduera, martxoan txapelketari ekin aurretik. Athletic Club Liga F-ra itzuliko da hilaren 4an (larunbata, 12:00etan) Huelvako Sportingen aurka jokatzeko Lamiya Kirol Gunean. Aurretik, zuri-gorriek lagunarteko partida jokatuko dute SD Eibarren aurka larunbat honetan Lezaman (12:30ean).