Vallecasen jokatuko den neurketarako sarrerak

Vallecasen jokatuko den neurketarako sarrerak

Kontsultatu martxoaren 5ean Vallecas futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrerak eskuratzeko baldintzak

Rayo Vallecano taldeak 330 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari. Neurketa hori ikusteko, sarrerak erosi nahi dituzten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke (Bazkideen Txokoan) otsailaren 22tik, asteazkena, 10:00etatik, ostiralera arte, otsailak 24, 10:00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña oficialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Rayo Vallecanok ez du oraindik sarreren prezioa jakinarazi. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.