
Liga F-ko Athletic Club - Sevilla FC partida, San Mamesen
Liga F-ko Athletic Club - Sevilla FC partida, San Mamesen
23. jardunaldiari dagokion norgehiagoka, martxoaren 24an, ostirala, jokatuko da 20:00etatik aurrera
Athletic Clubek eta Sevilla FC-k Liga F-ko 23. jardunaldiko partida jokatuko dute San Mamesen. Denboraldi honetan bigarren aldiz, emakumezkoen lehen taldeak neurketa ofiziala jokatuko du zelai zuri-gorrian. Elkarren aurkako topaketa martxoaren 24an, ostirala, izango da, 20:00etan.
Lehoiek Katedralean jokatu zuten 9. jardunaldian, Realaren aurkako euskal derbi handian. Orduan, Euskaraldiaren baitan, San Mamesen jai handia bizi izan zen emakumezkoen futbolaren eta euskararen alde. Guztira, 22.412 jarraitzaile bildu ziren harmailetan.
Laster Athletic Club - Sevilla FC neurketari eta bertako sarreren salmentari buruzko informazio gehiago eskainiko da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC

