Athletic Club-Girona FC partidako buletina deskargatu

Athletic Club-Girona FC partidako buletina deskargatu

Igande honetan (14:00etan) San Mamesen jokatuko den LaLigako 23. jardunaldiko partidaren argitalpen digitalaz gozatu

Futbola Katedralera itzultzen den bakoitzean pozteko arrazoia da, are gehiago Athletic Club eta Girona FC taldeen arteko partida zirraragarriarekin iristen denean (igandean, 14:00etan).

Klik egin hemen buletina deskargatzeko

Argitalpenak ate zuri-gorria bizitzen ari den une gozoari buruzko erreportajea dakar; izan ere, Unai Simon eta Julen Agirrezabala oso seguru aurkitzen dira soropilera irteten diren bakoitzean. Horrez gain, Ernesto Valverde eta Juan Urkizuren arteko konexioa dugu aztergai. Txingurrik entrenatzaile mitiko hark duen errekorra gainditu dezake, Athletic denboraldi osoetan urte gehien zuzendu duen entrenatzaile gisa. Gainera, Emilio Aldekoa izango dugu hizpide, Erresuma Batura erbesteratutako gerrako mutikoa. Itzuli eta lehoiekin jokatu ondoren, Girona FC taldean amaitu zuen bere ibilbidea jokalari eta entrenatzaile gisa.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.