
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Girona FC
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Girona FC
Igande honetan, 14:00etan, 2022/23ko LaLigako 23. jardunaldiari dagokion partidara San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak
San Mamesek igandean ateak beste behin ere irekiko ditu LaLigako 23. jardunaldiko Athletic Cluben eta Girona FCren arteko partida jasotzeko. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 12:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri behar duzun aurrerapenarekin, zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
• Otsailak 25, larunbata, 10:30etik 13:00era bitarte eta 17:30etik 20:00ra bitarte.
• Otsailak 26, igandea, 10:30etik aurrera.
Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames BAT sarrerak erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 19:00etara egongo da irekita, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu partidaz Geuria!-n San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 11:30etik aurrera, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta neurketa pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.
AC Museoa eta San Mames Tourra
Athletic Club Museoa 16:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan). Partida eguna denez, ezin izango da San Mameseko Tourra egin.

Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Girona FC


