
Partida Aurrekoa: Athletic Club-Girona FC (LaLiga 23. J)
Partida Aurrekoa: Athletic Club-Girona FC (LaLiga 23. J)
Lehoiak Europan barrena jokatzeko txartela ematen duten postuen lehian mantentzeko asmoarekin San Mamesera itzuliko dira
Civitas Metropolitanon jasotako porrotaren ostean, Athleticek garaipenarekin adiskidetu nahi du Europako txapelketetara joateko trenera lotuta jarraitzeko. LaLiga San Mameseko plazara itzuliko da gaur (14:00etan) eta lehoien eta Girona FC-ren arteko lehia jasoko du. Talde kataluniarra, sasoi ezin hobean, denboraldiko garaipenik handiena lortzetik iritsiko da, UD Almeriaren aurka 6-2 irabazi ostean eta sailkapeneko erdiko postuetan kokatuta. Izan ere, Michelek zuzentzen duen taldea txapelketako hirugarren talderik golegileena da, FC Barcelona eta Real Madrid CF-ren atzetik.
Valverde
Errepasatu hemen bilbotarrek eta kataluniarrek jokatuko duten norgehiagokaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.
Aurkaria
1930eko uztailaren 23an sortu zen, eta lehen aldiz Girona FC taldeak 2017/18 denboraldian jokatu zuen Lehen Mailan. 1970az geroztik, Montilivin aritzen da etxeko talde gisa, 13.320 ikuslerentzako edukiera duen zelaia. 2017ko abuztuaren 23an, City Football Groupek eta Girona Football Groupek erosi zuten taldea, eta, beraz, gaur egun, Manchester City edo New York City FC osatzen duten taldeetako kide bat da, besteak beste.
Gaur egun, Michelek zuzentzen duen taldeak 27 puntu ditu eta bost puntuko aldea du jaitsiera postuekiko. Horietatik 21 Montilivin jokatzen pilatu ditu; hain zuzen ere, azaroan 2-1 gailendu zitzaion Athletici. Hala ere, etxetik urrun partida bakarra irabaztea lortu du orain arte.
Estatistikak
2017/18 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Girona FC-k bost partida jokatu dituzte maila gorenean, eta lehoiek balantze positiboa izan dute: hiru garaipen eta bi porrot.
San Mamesen jokatutako neurketei dagokienez, puntuak ere talde zuri-gorriaren aldekoak dira.
Gainera, Katedraleko lehia horietan lehoiek ez dute golik jaso.
Kontsultatu Girona FC taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden tokian zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.