
Athletic Club – FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – FC Barcelona neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu otsailaren 27tik aurrera
Athletic Clubek eta FC Barcelona taldeak martxoaren 12an, igandea, 21:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 25. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek otsailaren 27tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Athletic Cluben webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak martxoaren 11an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta martxoaren 12an bertan, igandea, 10:30etik 13:00era eta 19:00etik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.