
Club Athletic: San Mamesen apirilean jokatuko diren partidetarako sarrerak eskuratu
Club Athletic: San Mamesen apirilean jokatuko diren partidetarako sarrerak eskuratu
Martxoko galderak Katedralean Getafe CF, Reala eta Sevilla FC taldeen aurka jokatuko diren LaLigako neurketetarako sarrera bikoitzak banatuko ditu
Hilero bezala, Club Athleticek bere lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bat egiten zaie.
Martxoko galdera asmatzen dutenek San Mamesen Getafe CF, Reala eta Sevilla FC taldeen aurka apirilaren 1ean, 16an eta 26an, hurrenez hurren, jokatuko diren partidetarako sarrera bikoitzen zozketan sartuko dira.
Otsaileko lehiaketaren irabazleak:
24669 - Athletic Club - FC Barcelona neurketarako bi sarrera
22786 - Emakumezkoen Athletic Club - Sevilla FC norgehiagokarako bi sarrera
8808 - Athletic Club Fundazioaren motxila
Otsaileko lehiaketan parte hartzeko, Club Athleticeko kideek galderaren inprimakia bete eta Club Athleticen Gorritazuria txartelaren zenbakia adierazi besterik ez dute egin behar (ez Athletic Clubeko bazkidearena). Galdera honako hau da: "Nola du izena Athletic Club duela gutxi batu den oinarrizko futbolari laguntzeko mugimendu sozial britaniarrak?"
Erantzuna ezagutzen baduzu eta Club Athleticeko kidea bazara, sartu lehiaketaren orrian eta parte hartu! Eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, kide egin zaitezke hemen.
