Urtebetetze gutuna Jose Angel Iribarri

Urtebetetze gutuna Jose Angel Iribarri

Bilboko Udalak eta Athletic Clubek elkarrekin idatzi diote Txopori bere 80. urtebetetzean eta opari berezi bat iragarri diote: estatua bat San Mamesen

Jose Angel Iribarrek, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen futbolariak, 80 urte bete ditu gaur, martxoak 1. Kondairaz betetako klub batean, Iribar izango da, beharbada, denetan handiena, edo, zalantzarik gabe, miresmen eta maitasunik handiena sortzen duena.

Horregatik guztiagatik, Bilboko Udalak eta Athletic Clubek Iribarri opari berezi bat egitea erabaki dute, 2023an talde zuri-gorriaren 125. urteurrena ospatzen dela aprobetxatuz. Bilboko alkatea den Juan Mari Aburtok eta Athletic Clubeko presidenteak, Jon Uriartek, sinatutako gutun baten bidez jakinarazi diote, baina bi erakundeek publiko egiten dute, oparia zale guztien izenean egiten delako.