"Ziurgabetasun gehiago egon da aukerak baino"

"Ziurgabetasun gehiago egon da aukerak baino"

Valverderen ustez "partida zakarra" izan da eta bi taldeetako inor ez da nagusi izan, baina emaitza "guretzat txarra" izatea deitoratu du

Ernesto Valverdek agerraldia egin du lehoiek Sadarren CA Osasunaren aurka 1-0 galdu ostean, Kopako finalerdietako joaneko partidan: "Inor ez da nagusi izan jokoan. Partida zakarra izan da. Kosta egiten zitzaigun baloia kontrolatzea, eta haiei ere bai. Ez dakit bi taldeek elkarri errespetu handia geniolako izan den, baina baloiak ez zuen jaberik. Benetan nabaritzen zen asko genuela jokoan, eta ziurgabetasun gehiago egon da aukerak baino. Gero kontraeraso horretan gola egin digute eta partida aurrera joan ahala gora iritsi gara, baina ez da nahikoa izan".

Entrenatzaile zuri-gorriak aurkariaren ate aurrean punteria falta izatea deitoratu du: "Hau asmatzean datza. Futbolean hori da kontua. Azkenean nagusitasun handiagoa izan dugu eta lehen zatian eurek arrisku pixka bat sortu dute. Ezer gertatu ez den partida izan da, baina emaitza txarra da guretzat".

Bukatzeko, Valverde baikor agertu da egoera bideratu eta kanporaketari buelta emateko: "Faboritoa irabazten doana da. Gu orain galtzen goaz eta buelta eman behar diogu. Hilabete geratzen da itzulerako neurketarako eta ez dakizu zer gerta daitekeen ordura arte. Biok LaLigan jarri behar dugu arreta orain. Ezin ditugu emaitzak alde batera utzi eta ez gaude pozik. Hobetu egin behar dugu, jakina, baina gauza asko ondo egiten ditugu".