
Lehen taldea |
Horrela bizi izan zen finalerdietako joanekoa Sadarren
Horrela bizi izan zen finalerdietako joanekoa Sadarren
Gorritxoek gutxieneko abantaila lortu ostean, San Mamesek apirilaren 4an emango du kanporaketaren epaia
Iruñak eta Sadarrek Kopako finalerdietako egun zoragarria bizi izan zuten. CA Osasunaren eta Athletic Cluben arteko derbiko lehen lehian gorritxoek garaipena lortu zuten zelai nafarrak inoizko sarrera onena izan zuen egunean.
Athleticzaleek ez dute inoiz hutsik egiten Athleticek etxetik kanpo jokatzen dituen neurketetan, eta taldeari gorputz eta arimarekin lagundu zioten harmailetan. Lehenago, Nafarroako hiriburuko kaleetan nabarmendu ziren. San Mamesek apirilaren 4an emango du epaia.
