Ander Herreraren osasun egoera

Ander Herreraren osasun egoera

Athletic Clubeko zerbitzu medikuen balorazioa jokalari zuri-gorriaren egoerari buruz

Athletic Clubeko jokalaria, Ander Herrera, bere eskuin hankako giharrean izandako lesio batetik osatzen ari da.

Abuztuaren amaieran, Athletic Clubek jokalariaren kirol-gaitasunaren azterketa bete eta sinatu zuen, iritsi zenean (2022ko abuztuaren 27an) Lezamako instalazioetan egindako azterketengatik eta aurreko klubek bidalitako historial kliniko eta kirolagatik egiaztatu baitzuen jokalaria futbol profesionalean jokatzeko gai zela.

Abuztuan iritsi zienetik gaur arte, honako lesio-intzidentzia hauek erregistratu dira:

  • 2022/09/10: muskulu-lesio arina eskuineko aduktore ertainean. 8 egun min hartuta.
  • 2022/10/23: eskuinaldeko lesio muskular iskiosurala. 5 egun min hartuta.
  • 2022/11/03: eskuinaldeko bizeps femoraleko lesio muskularra. 20 egun min hartuta
  • 2022/12/13: ezkerraldeko bizeps femoraleko lesio muskularra. 25 egun min hartuta.
  • 2023/02/10: Eskuinaldeko giharretako lesio erdi-endinosoa. Jokalariak bajan jarraitzen du.

Athletic Clubera iritsi zenetik, aipatutako lesio-zerrenda pairatu du. Hain zuzen ere, deskribatutakoak futbol profesionalean sistematikoki gertatzen diren lesio-motarik ohikoenak dira. Denboraldi honetan, Ander Herrera 17 partidatan entrenatzailearen esanetara egon da, 8 neurketetan baja izan da lesioagatik eta, norgehiagoka bakarrean ezin izan du parte hartu zigortuta zegoelako.

ATHLETIC CLUBEKO MEDIKU ZERBITZUAK.



Athletic Clubetik gure babes eta indar guztia helarazi nahi diogu Ander Herrerari, bere sendatze fisikoaren prozesua ahalik eta modurik onenean osa dezan. Jakin badakigu jokalari batentzat, eta are gehiago berea bezalako konpromiso eta inplikazioarekin, emozionalki eramateko egoera zaila dela, baina badakigu itzuliko dela eta familia zuri-gorriaren babes osoa duela.