
Kopako oroitzapenak Mikel San Joserekin
Kopako oroitzapenak Mikel San Joserekin
Atarrabiarra Athletic Clubekin batera egon zen Sadarren
2020ko martxoaren 5ean, Mikel San Josek bere azkeneko partida jokatu zuen Athletic Cluben elastikoarekin, guztira 397 neurketetan parte hartuz. Norgehiagoka hura, Los Carmenes futbol zelaian Granada Club de Futbol taldearen aurka jokatutako Kopako finalerdiaren itzulerako partida izan zen eta, bertan, Athletic Clubek 2020ko edizioko finalerako txartela eskuratu zuen. Baina, Covid-19 gaitzak eragindako izurriaren ondorioz, finala ez zen 2021eko apirila bitarte lehiatu.
Hiru urte beranduago, 2023ko martxoaren 1ean, behin bizkarreko arazoak medio futbola utzi ostean, nafarra Athletic Clubekin egon zen Sadarren Club Atletico Osasunaren kontra Kopa jokatzen ari den finalerdiaren joaneko partidan. Bidaian zehar, berdeguneetatik kanpoko bere bizitza berriaren nondik norakoak eta, bereziki, 2009 eta 2020 urteak bitarte, elastiko zurigorriarekin jantzita, Kopan egindako ibilbidearen pasarterik garrantzitsuenetako batzuk oroitu zituen.
Iruñean, Gaztelu Plazan eta hiriaren erdigunean batu ziren athleticzaleen babesa eta berotasuna sentitzearekin batera, Sadarreko soropilean taldekide ohiak agurtzeko beta ere izan zuen baita.