“Oso neurketa garrantzitsua da”

“Oso neurketa garrantzitsua da”

Ernesto Valverdek dio biharko partidan "ezinbestekoa izango dela" garaipena lortzea sailkapenean hurbil dauden bi talde ariko direlako nor baino nor gehiago

Ernesto Valverde hedabideen aurrean agertu da taldeak bihar (18:30ean) Rayo Vallocanoren aurka jokatuko duten partidaren aurreko azken entrenamendua egin aurretik. Valverderen arabera, biharko norgehiagoa irabaztea "funtsezkoa da. Ez dago distantzia handirik taldeen artean. Beheko sailkatuek puntuatu eta estutu egiten dute; goikoek, berriz, gero eta zailagoa dute puntuak lortzea. Talde guztiak pelotoi batean gaude eta gora edo behera begiratu dezakegu. Biharkoa partida garrantzitsua da, Rayo gure gainetik dagoelako sailkapenean. Azken porrotak lehenbailehen itxi behar dira, ondo eta bikain jokatuta. Aurrean izango dugun taldeak asko eskatuko digu eta sendo erantzun beharko dugu".

Teknikari zuri-gorriak Rayo Vallecano denboraldi honetan egiten ari den lan ona onartu du: "Asko estutzen duen taldea da, eta aurkariaren zelaian baloi gehien lapurtzen dituen bigarren taldea, gure atzetik. Aurrelari finak eta oso sakonak diren hegaleko jokalariak dituen aurkaria da. Dinamismo eta erritmo handia sartzen diote jokoari. Borrokarako eta partidan intentsitatea sartzeko prest egon beharko dugu. Neurketako lehen minutuetan oso sendo jokatzen dutenez dutenez, hasieratik oso kontzentratuta atera beharko dugu. Rayo denboraldi bikaina egiten ari da".

Talde zuri-gorriak lortutako azken emaitzen inguruan galdetuta, Valverdek honako hau erantzun du: "Argi dago sailkapenaren goialdean egon nahi duten taldeek erregulartasun maila altua lortu behar dutela eta bolada negatiboak ez direla luzatu behar. Beraz, lehenbailehen moztu behar dugu eta garaipena lortu".