
"Partida edozein jokaldietan erabaki zitekeen"
"Partida edozein jokaldietan erabaki zitekeen"
Ernesto Valverdek aitortu du Vallecasen lortutako puntua justua izan daitekeela, berdegunean ikusitako berdintasuna dela eta
"Partida oso lehiatua izan da. Edozein jokalditan erabaki zitekeen. Gure asmoa gaur garaipenaren bila joatea zen eta amaierara arte saiatu gara". Ernesto Valverdek Rayoren eta Athleticen arteko partida "berdindutzat" "jo du, Vallecaseko prentsa aretoan agertu ostean.
Athleticek puntu bat lortu zuen etxetik kanpo ahalik eta gehien exijitu zion talde baten aurrean: "Zaila da hemen jokatzea, Rayok dinamismo handia ematen duelako eta estutu egiten zaituelako. Ondo ibili gara eta azken zatian fin ibiltzea zen kontua. Izan ditugu aukerak eta ez dugu asmatu, haiek bezala. Berdinketa bidezkotzat jo daiteke. Aurrera jarraitzea besterik ez zaigu geratzen".
Erlazionatutako partidak
Rayo Vallecano - Athletic Club

