

Athletic Clubek agur esan dio Gazte mailako Kopari Real Madrilen aurkako finalerdian Reino de Leon zelaian galdu ondoren. Lehen zati parekatu eta entretenigarri baten ondoren, talde merengeak bi gol sartu ditu bigarren zatian eta txapelketako lehen finalista bilakatu da.
Partida erritmo altuarekin hasi da eta bi taldeek abaguneak izan dituzte. Real Madridek neurketaren aginte makila eraman du eta Athletic madrildarren edozein akatsen zain egon zen erasora bortitz ateratzeko. Alvaro Arbeloak zuzentzen duen taldeak aurrea hartzeko aukerak izan zituen, baina atzelari eta atezain zuri-gorriak ez diote aukerarik eman. Bittor Llopisen gazteak Real Madriden ate ingurura iritsi dira ere, baina ez dute asmatu jokaldia bukatzeko unean. Bi taldeak berdinduta joan dira aldageletara.
Bigarren berrogeita bost minutuak bikain hasi dira Athleticentzat. Zuri-gorriek aukera onak izan dituzte markagailua irekitzeko eta oso gertu izan dute. Hala ere, Bittor Llopisen taldea unerik gozoenean zegoenean, Real Madrilek aurrea hartu du, 60. minutuan. Nico Pazek Santos gainditu du area barruan jaurtitako ezkerkada gogor batekin. Geldiezina. Athleticek ez dio norgehiagokari aurpegia galdu eta madrildarren atezaina gainditzeko asmoz jarraitu du. Huestamendiak, besteak beste, gertu izan du gola, baina ezin izan du gauzatu. Real Madrilek zorigaiztoko ekintza batekin erabaki du finalerdia, eta Athleticen atzealdeak bere atean sartu du baloia. Zuri-gorri gazteak ondo lehiatu dira, baina ezin izan dute talde merengea gainditu.



Bilbao Athletic eta Basconiako bajak
Lezama
Bigarren taldeko sei jokalarik eta Basauriko klubeko bostek, horietako hiru utzita daudenak, ez dute Lezaman jarraituko datorren denboraldian


“Jokalaria da gure emaitza”
Lezama
Mikel Gonzalezek eta Sergio Navarrok, Athleticeko futbol- eta harrobi-zuzendariek, hurrenez hurren, denboraldiaren balantzea egin dute, baita Lezamako Ekintza Planaren aurrerapena azaldu ere


Zuzenean: Mikel Gonzalez eta Sergio Navarroren prentsaurrekoa
Lezama
Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko Futbol Zuzendariaren eta Harrobiko Zuzendariaren agerraldia


Carlos Gurpeguik Bilbao Athletic entrenatuko du
Lezama
Azken bi denboraldietan datorren urtean gizonezkoen bigarren taldea osatuko duten jokalari gehienak Basconian zuzendu ditu


Bilbao Athleticek puntu bat erdietsi du denboraldiko azken neurketan
Lezama
Golik gabeko berdinketa Lezaman Primera Federazioko azken jardunaldian, lehoikumeen eta SD Amorebietaren artean


Informazio erabilgarria: Bilbao Athletic – SD Amorebieta
Lezama
Larunbat honetan (19:30ean) Lezaman jokatuko den 1. RFEF partidarako datu interesgarriak


Gazte Abono Bikain eta Club Athletic: 304, saritutako zenbakia
Lezama
Zenbaki horrek eta ondorengo 149ek Lezaman sartzeko eskubidea izango dute larunbat honetako neurketarako


Gazte Abonoak eta Club Athletic Bikainen sarreren zozketarako zerrenda
Lezama
Kontsultatu maiatzaren 27an jokatuko den Bilbao Athletic eta SD Amorebietaren arteko neurketarako sarreren zozketarako zerrenda.


Gazte Bikain eta Club Athletic izena ematea Bilbao Athletic-SD Amorebieta partidarako
Lezama
Bi kolektiboek mezu elektronikoa jaso dute gelditzen diren sarrerak eskuratzeko izena eman dezaten


Bilbao Athletic-SD Amorebieta: 1816, saritutako zenbakia
Bazkideak
Zenbaki hori eta ondorengo 1866ak Lezaman sartzeko eskubidea izango dute larunbat honetako partidarako