Sarrerak Valladolideko neurketarako

Sarrerak Valladolideko neurketarako

Kontsultatu Jose Zorrilla futbol zelaian jokatuko den norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Real Valladolid taldeak 595 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari. Horietako 50 Klubeko konpromezuentzat gordetzen dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 8tik, asteazkena, 10:00etatik, martxoaren 10era arte, ostirala, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.