San Mameseko Athletic-Sevilla emakumezkoen partidarako sarrerak

San Mameseko Athletic-Sevilla emakumezkoen partidarako sarrerak

Bazkideek, Bikain Gazte Abonodunek eta Club Athletic txartela dutenek doako sarrera jaso dezakete gaurtik aurrera Katedralean ostiralean, hilak 24, lehoiak ikusteko

Datorren ostiralean, martxoak 24, 20:00etan, Emakumezkoen Athletic Club San Mamesera itzuliko da Sevilla FCren aurka jokatzeko. Partida honetarako sarrerak erosi eta saltzeko prozesua honako hau da:

ATHLETIC CLUBEKO BAZKIDEAK
Bazkideek gaurtik aurrera (martxoak 10, ostirala) eta zazpi eguneko epean, sarrera doan eta zenbakituta eskuratu ahal izango dute Klubaren webgunearen bitartez. Bazkideek zelaiko edozein eserleku aukeratu ahal izango dute, ez nahitaez eurena, eskariaren arabera gaitzen diren sektore eta harmailen arabera.

Garrantzitsua: partida honetarako San Mamesera sartzea EZ da bazkide txartelarekin egingo (ez fisikoa ez digitala), dagokion doako sarrerarekin baizik.
Era berean, epe horretan, bazkideek (dagozkien doako sarrerez gain) 2 sarrera erosi ahal izango dituzte zelai osoan (Ipar Beheko Harmailan izan ezik), prezio hauetan: 14 urtetik beherakoak, 5 €-an, eta helduak, 10 €-an.

GAZTE ABONOA
Gazte Abonoa Bikain dutenek, halaber, gaurtik aurrera (martxoak 10, ostirala) Ipar Beheko Harmailan duten doako sarrera (zenbakiduna) online jaso dezakete.

Gainerako Gazte Abonodunek Ipar Beheko Harmailan sartzeko 3 €-ko prezio murriztua izango dute.

CLUB ATHLETIC
Club Athleticeko jarraitzaileek, gaurtik aurrera, ostirala, martxoaren 10a, doako sarrera zenbakitua jaso dezakete Klubaren webgunearen bitartez.

San Mameseko txarteldegiak zabalik egongo dira larunbatean (10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara) eta igandean (10:30etatik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera), sarrerak aurrez aurre jaso nahi dituzten bazkideentzat, Gazte Abonodunentzat eta Club Athletic txartela dutenentzat.

PUBLIKOARENTZAKO SALMENTA 3/17TIK AURRERA
Publiko orokorrarentzako sarrerak martxoaren 17an, ostirala, jarriko dira salgai, bazkideek, Gazte Abonodunek eta Club Athletic txartela dutenek bakarrik duten epea amaitutakoan.

Sarreren prezioa 5 eurokoa da 14 urtetik beherakoentzat eta 10 eurokoa helduentzat.

SEKTOREAK ETA HARMAILAK GAITZEA
San Mameseko sektore eta harmailetan sarrerak erosteko aukerak eskariari egokitutako prozesu mailakatua jarraituko du.

Estadioko beheko harmailetako eserlekuak hasiera-hasieratik egongo dira eskuragarri. Ondoren, Ekialdeko Goiko Harmaila egokituko da. Azkenik, eta hurrenkera honetan, Hegoaldeko Goi-Harmaila, Iparreko Goi-Harmaila eta Goiko Harmaila Nagusia egokituko dira.