
Club Athletic: Athletic Club - Getafe CF neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club - Getafe CF neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek LaLigako hogeita zazpigarren jardunaldirako partidarako sarrerak eros ditzakete, igandera arte esklusiban
Club Athleticeko kideek dagoeneko eros ditzakete, lehentasunez, Athletic Clubek 2022/23 LaLigako hogeita zazpigarren jardunaldian, apirilaren 1ean, larunbata, 16:15ean, San Mamesen, Athletic Clubek eta Getafe CF taldeak jokatuko duten partidarako sarrerak, Athletic Cluben Sarrera Webaren bitartez. Salmenta esklusiboa martxoaren 11an (larunbata) eta 12an (igandea) 23:59ak arte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (helduentzako edo umeentzako), eskuragarritasuna agortu arte. Gainera, 2022/23 Gazte Abonorako izena eman duten Club Athleticeko jarraitzaileek sarrera esklusiboa izango dute Gazte Abonoek Ipar Beheko Harmailan libre uzten dituzten eserlekuak eskuratzeko, partida hasi arte.
ATHLETIC CLUBAREN SALMENTA ESKLUSIBOA
*Partidarako sarreren salmenta orokorra martxoaren 13an, astelehena, hasiko da, 10:30ean, ohiko baliabideen bidez.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Getafe CF

