
Deskargatu Athletic Club-FC Barcelona neurketaren buletina
Deskargatu Athletic Club-FC Barcelona neurketaren buletina
Igande honetan (21:00etan) San Mamesen jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz gozatu
Denboraldian San Mamesen jokatzen diren artean gehien espero den partidetako baten txanda. Athletic Cluben eta FC Barcelonaren arteko norgehiagoka zirraragarria espero da, emozioz betea. Lehoiek garaipena behar dute Europarako lehian berriz sartzeko, baina aurrean Barça izango dute, lehen postuan sailkatua, errenta nabarmenarekin.
Hemen klikatu buletina deskargatzeko
Zurigorrien eta blaugranen arteko talkak milaka istorio eta bitxikeria ditu. Izan ere, Real Madridekin batera, txapelketaren historiako lehia errepikatuena da. 25. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpenean Yuri Berchicheren proiekzioa aztertuko dugu, partidak aurrera joan ahala gero eta lehia-maila hobean baitago gure defentsa. Jose Angel Iribarren inpresioak ere jasoko ditugu, joan den asteburuan futbol-mundutik jaso zuen omenaldi hunkigarriaren ondoren. Athletic Clubek gaur egun duen ereserkiaren 40. urteurrena gogoratuko dugu ere, hain zuzen ere FC Barcelonaren aurka estreinatu zena Kopan, 1983ko martxoan.
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona

