
Deskargatu Athletic Club - Valencia CF partidaren buletina
Deskargatu Athletic Club - Valencia CF partidaren buletina
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 21. jardunaldiko neurketaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina
Athletic Clubek denboraldi honetan Lezaman jokatzen dituen partiden buletin digitalaz goza dezakezu dagoeneko. Biharko neurketarako, argitalpenak 2026ra arte berritu berri duen Clara Pinedori egindako elkarrizketa bat dakar. Gainera, azken asteetan ere beste bi denboraldiz kontratua luzatu duen Nerea Nevadoren iritzia ere aurkituko duzu. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).
Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.