"Hiru puntuak behar ditugu"
Ernesto Valverdek FC Barcelona mendean hartzea eta garaipen garrantzitsua lortzea espero du, txapelketako berdintasuna dela eta
Ernesto Valverde hiru puntu lortzeko asmoaz agertu da bihar Barcelonaren aurka San Mamesen aritu aurretik. Garaipen horrek Europako borrokan sartuko luke taldea: "Garaipen baten beharrean gaude. Txapelketan berdintasun handia dago eta liderra dator. Partida zaila izango da, baina bihar irabazteko ilusioa dugu. Edozer gauza gerta daiteke edozein neurketetan eta dena definitzeke dago".
Bi taldeek baja garrantzitsuak dituzte. Hala ere, borroka handia espero da Katedralean: "Barçak maila handiko defentsak ditu, asko estutzen duen taldea da eta fisikoki indartsua da. Beti ditu argudio ofentsiboak eta horri defentsa-maila ona gehitu dio. Jendea gurekin egotea nahi dugu eta denok batera garaipenaren bila joateko animatzea. Gure armak praktikan jarri nahi ditugu eta ondo egin".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona

