
Informazio erabilgarria: Athletic Club - FC Barcelona
Informazio erabilgarria: Athletic Club - FC Barcelona
Igande honetan, 21:00etan, 2022/23 Ligako 25. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Igande honetan San Mames galaz jantziko da berriro LaLigako hitzordu garrantzitsuenetako bat hartzeko: Athletic Cluben eta FC Bartzelonaren arteko lehia, 25. jardunaldiari dagokiona. Jarraian, Katedralera partida zuzenean jarraitzera joango diren pertsona guztientzako datu interesgarriak azalduko ditugu:
Ateen irekiera
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, zatoz aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Martxoak 11, larunbata, 10:30etik 13:30ra eta 17:30etik 20:00ra.
- Martxoak 12, igandea, 10:30etik 13:00ra eta 19:00etatik bitarte.
Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames BAT sarrerak erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 23:30era egongo da irekita, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria!-n, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etik partida amaitu arte, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.
Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etatik 18:00etara, gosari, brunch eta asteburuko menuekin. San Mames Jatetxeak 13: 00etatik 17: 00etara izango ditu ateak irekita.
AC Museoa eta San Mames Tourra
20. atearen ondoan kokatuta dagoen Athletic Club Museoa 10:00etatik 19:00etara bisitatu ahal izango da. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - FC Barcelona

