Athleticek Madrid CFF izango du aurkari larunbat honetan Fuenlabradan

Athleticek Madrid CFF izango du aurkari larunbat honetan Fuenlabradan

Lezaman Valencia CF-ren aurka jasandako porrotaren ondoren, lehoiek Errege Kopan kanporatu zuten arerio baten aurka erreakzioa bilatuko dute

Liga F-ko 22. jardunaldian lehoiek Madrilera bidaiatuko dute hirugarrenez denboraldi honetan, Madrid CFFren aurka jokatzeko. Larunbatean, 12:00etatik aurrera Fuenlabradako Fernando Torres estadioan, Athletic Clubek madrildarraren aurka neurtuko ditu indarrak beste hiru puntu lortzeko asmoz. Iraia Iturregiren taldeak erreakzioa bilatuko du larunbatean Lezaman Valentzia CF-ren aurka 0-2 galdu eta Erreginaren Kopako Lauko Finalerako txartela lortu zuten asteari amaiera biribila eman ezin izan ostean.

2022/2023 denboraldia ixteko bederatzi jardunaldi besterik geratzen ez diren ligan birkokatzea tokatzen da orain. Athletic Clubek etxean jokatuko ditu haietatik bost, eta, gainera, hurrengoa San Mamesen izango da, datorren ostiralean, Sevilla FC-ren aurka (20:00etan). Katedralera sentsazio onekin iristeko, lehoiek euren irudi lehiakorra erakutsi nahi dute, datuek diotenez askoz hobea da Lezamatik urrun, Fuenlabradan, eta bosgarren postuan 36 punturekin dagoen aurkaria gainditu. Orain arte Maria Pryk zuzentzen zuen taldea (bajan dago ama izan berri baita), egun Hector Diazek gidatzen duena, sendo mantendu da denboraldi osoan, eta ez du nahi goiko postuetatik aldendu. Hori bai, joan den jardunaldian La Palmerara egin zuen bisitan, 5-2 galdu zuen UDG Teneriferen aurka.

Madrid CFF-k Athletic mendean hartu zuen joaneko partidan Racheal Kundananjiren bi golei esker. Zambiako gazte internazionalak 13 gol egin ditu denboraldi honetan eta geldiaraztea funtsezkoa izango da talde madrildarraren arriskuetako bat saihesteko. Gabi Nunes, Lucia Pardo edo Grace Chanda dira eutsi beharreko beste aurrelari batzuk. Lehoiek joan den urtarrilaren 12an Erreginaren Kopako final-zortzirenetan Madrid CFF kanporatu zuten. Orduan, Pinedok Fernando Torresen sartutako golak aurkaria mendean hartzeko balio izan zuen.