

Ernesto Valverdek agerraldia egin du bihar 21:00etatik aurrera lehoiek Real Valladoliden aurka Jose Zorrilla futbol zelaian jokatuko duten partidaren atarian, LaLiga astebetez gelditu aurretik nazioarteko neurketak direla eta. Athletic Clubeko entrenatzailearentzat garrantzi handia du hitzorduak, txapelketan dagoen berdintasunagatik: "Lehen bi partidak irabaziz hasi genuen bigarren itzulia, eta azkenekoetan ez dugu lortu, zenbait arrazoiren ondorioz. Biharkoa norgehiagoka garrantzitsua da guretzat, jakina. Funtsezkoa da guretzat, baina ez gaude urduri. Irabazteko gogoa dugu, sailkapeneko goiko aldetik gertu jarraitu nahi dugulako. Garaipenak lortu gabe posizio batean trabatzen ari gara. Besteek ere ez dute asko batzen eta dena konprimitzen ari da. Gauza askotan ondo gaude, baina emaitzak ez dira onak".
Aurkariari dagokionez, etxean duen indarra azpimarratu du teknikari zuri-gorriak: "Talde indartsua da etxean. Gorabeheraren bat izan du denboraldian zehar, baina ondo ikusten ditut. Une onean daude euren etxean, azken bederatzi puntuetatik zazpi egin dituztelako. Erasoari erreparatuz, bizitza zaildu diezazuketen jokalari teknikoak ditu, beti jokatzera ausartzen direnak eta presioa salbatzeko argudioak dituztenak. Aldi berean, zu goian estutzen saiatzen dira. Une honetan, puntuak garrantzitsuak dira guztiontzat".



Unai Simon eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan
Lehen taldea
Luis de la Fuentek Athleticeko atezaina eta aurrelaria deitu ditu Nations Leagueko azken faseko partidak jokatzeko


Non ikusi partida: Real Madrid-Athletic Club
Lehen taldea
Igande honetan,18:30etik aurrera, LaLigako 38. jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Yeray Alvarezi egindako ebakuntza arrakastatsua izan da
Lehen taldea
Pubalgiako arazoak sendatzeko ebakuntza egin diote jokalari zuri-gorriari


"Ziur gaude lortuko dugula"
Lehen taldea
Dani Vivianek, Europako helburua betetzeko gertatu behar denaren jakitun, "nahi dugun emaitza lortzea" espero du


Zuzenean: Dani Vivianen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Athletic Clubeko erdiko atzelariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia streaming bidez jarraitu


Iñaki Williams, Ghanako selekzioaren deialdian Madagaskarren aurka jokatzeko
Lehen taldea
Afrikako Koparako sailkapen faseko partida jokatuko du ekainaren 18an


Balenziagaren agurra San Mamesen
Kluba
Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen


Yeray Alvarezen mediku-txostena
Lehen taldea
Klubeko osasun zerbitzuek eta jokalariak berak ebakuntza egiteko erabakia hartu dute, pubalgia arazoak sendatzeko


"Oraindik partida bat falta zaigu helburuagatik borrokatzeko"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek, minduta Elcheren aurkako porrotarekin, jardunaldi bakarraren faltan galdutako aukera deitoratu du


Zorte txarra nagusi
Lehen taldea
Athleticek kale egin du Elche CFren aurka, mota guztietako gol aukerak izan dituen partidako azken jokaldian