

Athletic Clubek eta Fundazioak bat egin dute aurten ere #Morethanfootball kanpainarekin. Kanpaina horren helburua da futbolaren munduko klubek eta erakundeek beren komunitatearen alde egiten duten lan soziala ikusaraztea. Kanpaina EFDNk (European Football for Development Network) sustatu du; elkarte horrek Europa osoko futbol-klubak, ligak eta federazioak batzen ditu, futbolaren bidez gizartea hobetzearen alde lan egiten dutenak.
Hain zuzen ere, Athletic Cluben kultur proiektua txapeldunorde geratu zen More Than Football Award sarien azken edizioan, non EFDNk futbolarekin zerikusia duten gizarte ekimenak bereizten eta aitortzen dituen. Aurreko edizio batean, 2021ekoan, Athletic Clubek eta Osakidetzak elkarlanean garatzen duten eta buru-nahasmenak dituzten pertsonei zuzentzen den lankidetza-proiektua ere finalista izan zen sari ospetsu honetan.
#Morethanfootball Ekintza Asteak mundu mailako kanpaina baten parte dira, Europako futbol-komunitateak bere jardueren bitartez gizarte hobe baten alde duen inpaktua erakuts dezan. Europako kluben futbolak pertsonen bizitza hobetzeko izan dezakeen eginkizun eraldatzaileaz sentsibilizatzea da helburua.
Nico Williams eta Bibiane Schulze izan dira aurtengo kanpainan parte hartu duten Athleticen futbolariak.



Union Sport San Vicenteren ehun urteak, beteranoekin batera
Kluba
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Uriartek RFEF-en batzordean parte hartu du
Kluba
Athleticeko presidentea Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza-Batzordeko kide berri izendatu dute


LaLiga Genuine Lezamara iritsi da
Fundazioa
Asteburu honetan, Athletic Club Fundazioa txapelketako Bigarren Faseko anfitrioia da


Beti Lehoiak Peñaren inaugurazio ofiziala
Kluba
Bilboko taldeak Sabino Arana kalean duen egoitzan ospatuko du bere aurkezpena


Quicalaren Ramadana
Kluba
Bilbao Athleticeko jokalariak baraualdia hasi du Lezamako Nutrizio Zerbitzuak ezarritako jarraibideen arabera


100 egun Tourra hasteko
125 urteurrena
Jon Uriarte presidenteak, Iker Muniain eta Garazi Murua kapitainekin batera, maillot zuri-gorria eman dio Christian Prudhomme lasterketako zuzendariari


Eserlekuz aldatzeko prozesua
Bazkideen Txokoa
Athletic Clubek San Mamesen eserlekua aldatzeko prozesua hasi du


Lortu Athletic Cluben 2022/23ko ekipazioak
Kluba
Lehoien jokorako kamisetak salgai daude berriro online dendan eta establezimendu fisikoetan


Club Athletic: Osasunaren aurkako argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den Kopako partidan lehoiekin batera hasierako argazkian ateratzeko sarituak izan diren kideen kodeak


Zozketa: Umeen argazkia Kopako neurketarako
Bazkideak
Eskatu zuten bazkideen artean zozketa egin eta gero, honako hauek dira saridun suertatu diren kodeak