Iñigo Martinez eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan
Lehen taldea

Iñigo Martinez eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Athletic Clubeko atzelaria eta aurrelaria deitu ditu Luis de la Fuentek 2024ko Eurokoparako sailkapen faseko bi partida jokatzeko

2023ko mar. 17a

Iñigo Martinez eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira 2024ko Eurokoparako sailkapen faseko bi partida jokatzeko.

Bi jokalariak martxoaren 20tik aurrera kontzentratuta egongo dira Las Rozasen. Lehenengo neurketa hilaren 25ean, larunbata, izango da La Rosaledan, Norvegiaren aurka, eta bigarrena hilaren 28an, asteartea, Glasgowen, Eskoziaren aurka. Bi norgehiagokak 20:45ean hasiko dira.

Agirrezabala, Paredes eta Sancet, 21 urtez azpiko taldearekin

Bestalde, Julen Agirrezabala, Aitor Paredes, estreinekoz, eta Oihan Sancet deitu ditu Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak bi lagunarteko jokatzeko. Santi Deniaren taldeak martxoaren 24an Suitza hartuko du Almerian eta 28an Frantziari egingo dio bisita. Hiru lehoiak martxoaren 20etik aurrera kontzentrauta egongo dira ere Las Rozasen.

Erlazionatutako albisteak
2023ko eka. 2a

Unai Simon eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren zerrendan

Lehen taldea

Luis de la Fuentek Athleticeko atezaina eta aurrelaria deitu ditu Nations Leagueko azken faseko partidak jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko eka. 1a

Non ikusi partida: Real Madrid-Athletic Club

Lehen taldea

Igande honetan,18:30etik aurrera, LaLigako 38. jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

Yeray Alvarezi egindako ebakuntza arrakastatsua izan da

Lehen taldea

Pubalgiako arazoak sendatzeko ebakuntza egin diote jokalari zuri-gorriari

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

"Ziur gaude lortuko dugula"

Lehen taldea

Dani Vivianek, Europako helburua betetzeko gertatu behar denaren jakitun, "nahi dugun emaitza lortzea" espero du

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

Zuzenean: Dani Vivianen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Athletic Clubeko erdiko atzelariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia streaming bidez jarraitu

Ikusi gehiago
2023ko mai. 30a

Iñaki Williams, Ghanako selekzioaren deialdian Madagaskarren aurka jokatzeko

Lehen taldea

Afrikako Koparako sailkapen faseko partida jokatuko du ekainaren 18an

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Balenziagaren agurra San Mamesen

Kluba

Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Yeray Alvarezen mediku-txostena

Lehen taldea

Klubeko osasun zerbitzuek eta jokalariak berak ebakuntza egiteko erabakia hartu dute, pubalgia arazoak sendatzeko

Ikusi gehiago
2023ko mai. 28a

"Oraindik partida bat falta zaigu helburuagatik borrokatzeko"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek, minduta Elcheren aurkako porrotarekin, jardunaldi bakarraren faltan galdutako aukera deitoratu du

Ikusi gehiago
2023ko mai. 28a

Zorte txarra nagusi

Lehen taldea

Athleticek kale egin du Elche CFren aurka, mota guztietako gol aukerak izan dituen partidako azken jokaldian

Ikusi gehiago