Honey Thaljieh: "Sekulakoa da Athleticek aukerak ematea"
Kluba

Honey Thaljieh: "Sekulakoa da Athleticek aukerak ematea"

Martxoko enbaxadoreak, Palestinan berdintasunaren eta bakearen aldeko borrokaren ikurra, Athletic Clubekin partekatzen dituen balioez hitz egin du

2023ko mar. 19a

Honey Thaljiehk (Belen, 1984) Jose Angel Iribarren eskutik jaso zuen joan den igandean San Mamesen Athletic Clubeko enbaxadorearen intsignia bere 125. urteurrenean. Amaiera bikaina eman zion Palestinako futbol selekzioaren sortzaileak Garazi Muruarekin, Honeyrentzat anfitrioirik onena izan zenarekin, partekatu zuen asteburuari. Kapitain batetik bestera, bi emakumeek harremanak estutu zituzten izendapen hau ahalbidetu duten balio partekatuen inguruan. Iribar eta Garazirekin ez ezik, Jon Uriarte presidentearekin, Nerea Ortiz presidenteordearekin eta Ana Diez, Laura Ruiz de Azua, Ainhoa Iza, Goizalde Santamarina eta Garazi Unibaso batzordekideekin ere hitz egiteko aukera izan zuen Honey Thaljiehk. Igande goizean, Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, Honey Thaljieh eta Garazi Muruak M8ko pankarta eraman zuten Athletic Clubek Valencia FCF-ren aurka Lezaman jokatu zuen emakumezkoen partidaren atarian.

Lehenago Jon Rahm eta Jokin Altuna enbaxadoreek egin zuten bezala, Honey Thaljiehk ere esker oneko mezua helarazi nahi izan zien Klubari eta athleticzaleei: "Ohorea eta plazera da niretzat". Izendapena onartzera bultzatu zuten arrazoiei dagokienez, Honeyk nabarmentzen ditu berak partekatzen dituen Athletic Cluben balio sozialak: "Sekulakoa da Athleticek aukerak ematea, horrek ahalbidetzen baitu pertsonak bizitzan nabarmentzea eta aurrera egitea; aukera izatea".

Gaur egun, Honey Tahljieh Palestinako Gazteriaren eta Kirolaren Kontseilu Nagusiko kidea da, eta FIFAko Komunikazio zuzendaria. Bertan, genero-berdintasunaren, hezkuntzaren eta bakearen aldeko ekimenak lantzen ditu futbolaren bidez. Martxotik aurrera, Athletic Cluben 125. urteurrenaren intsignia ere harro eramango du gainean.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko eka. 2a

Ene Kantak Jai Errraldoia San Mamesen

125 urteurrena

Datorren ekainaren 25ean, athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatu ahal izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustukoenekin

Ikusi gehiago
2023ko eka. 2a

Klubarentzat publizitate eta marka zerbitzuak eskaintzeko agentziaren lizitazioa

Kluba

Proposamenak ekainaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira

Ikusi gehiago
2023ko eka. 2a

Maria Arthuer, ekaineko enbaxadorea

125 urteurrena

Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, bere seme Iñaki, Nickzzy musikaria, Jon Maia bertsolaria, Esther Ogunleye kazetaria eta aniztasunean aditu den Jeanne Rolanderen parte-hartzearekin.

Ikusi gehiago
2023ko eka. 1a

AC Cup 125erako sarrerak

125 urteurrena

Dagoeneko salgai daude Athletic Cluben oinarrizko futboleko lehen txapelketaren abonamendu orokorra eta eguneko sarrerak

Ikusi gehiago
2023ko eka. 1a

Hileroko Club Athletic lehiaketa: lortu Yuriren botak

Kluba

Ekaineko galderak ezker hegaleko atzelariaren botak banatuko ditu

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

25 urte Brasilek egindako bisitatik

Kluba

Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza

Kluba

Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da

Kluba

Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean

Ikusi gehiago
2023ko mai. 30a

San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu

Kluba

Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu

Ikusi gehiago