

125 urteko historian zehar Athletic Clubek aurkari izan dituen eta oraindik jardunean dauden klub guztiek opari pertsonalizatua jaso dute talde zuri-gorriaren eskutik.
Oparia 1915ean Jose Arruek margotutako "Equipo del Athletic Club" margolaneko lamina pertsonalizatua da, talde bakoitzarentzat berariaz egindako edizio esklusibo batean oinarrituta. 125. urteurrenaren logotipoaz aparte, Athleticen eta aurkari bakoitzaren ezkutu ofizialak eta esaldi hau jasotzen ditu laminak: "Futbolarekiko grinak batzen gaitu", euskaraz eta oparia jasotzen duen klubaren berezko hizkuntzaren itzulpenarekin.
Guztira 472 lamina bidali dira, 35 hizkuntza ezberdinetan prestatuak, beste horrenbeste klubetara, beti ere horietako bakoitzaren aurka gutxienez partida bat jokatu badugu. Horietako 266 lagunartekoetan izandako aurkariak dira eta 206 lehiaketa ofizialetakoak. Atalei dagokienez, gizonezkoen taldearenak 395 aurkari izan dira, emakumezkoenak 50 eta bien aurkakoak 27.



Ene Kantak Jai Errraldoia San Mamesen
125 urteurrena
Datorren ekainaren 25ean, athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatu ahal izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustukoenekin
-150.jpg)
.jpg)
Klubarentzat publizitate eta marka zerbitzuak eskaintzeko agentziaren lizitazioa
Kluba
Proposamenak ekainaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


Maria Arthuer, ekaineko enbaxadorea
125 urteurrena
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, bere seme Iñaki, Nickzzy musikaria, Jon Maia bertsolaria, Esther Ogunleye kazetaria eta aniztasunean aditu den Jeanne Rolanderen parte-hartzearekin.


AC Cup 125erako sarrerak
125 urteurrena
Dagoeneko salgai daude Athletic Cluben oinarrizko futboleko lehen txapelketaren abonamendu orokorra eta eguneko sarrerak


Hileroko Club Athletic lehiaketa: lortu Yuriren botak
Kluba
Ekaineko galderak ezker hegaleko atzelariaren botak banatuko ditu


25 urte Brasilek egindako bisitatik
Kluba
Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen


IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza
Kluba
Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa


Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da
Kluba
Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean


San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu
Kluba
Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu