Informazio erabilgarria: Athletic Club – Sevilla FC emakumezkoak
Emakumezkoena

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Sevilla FC emakumezkoak

Ostiral honetan, 20:00etan, San Mamesera 2022-23ko Liga F-ko 23. jardunaldiko partida ikustera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

2023ko mar. 22a

San Mamesen jokatuko da ostiral honetan (20:00etan) Athletic Cluben eta Sevillaren arteko Liga F-ko 23. jardunaldiko emakumezkoen neurketa. Jarraian, Katedralera gerturatuko diren guztientzat datu interesgarriak azaltzen dira:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 18:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, zatoz aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zenbakidun sarrerarekin

San Mameserako sarbidea zenbakidun sarrerarekin bakarrik egingo da. Partida honetarako EZ du balioko bazkide txartelak (ez fisikoa ez digitala) ezta Gazte Abonoen kodeak ere.

Lortu zure sarrera orain. 

Sarreren salmenta

Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi honetan egongo dira irekita:

  • Martxoaren 23an, osteguna, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik a 20:00etara
  • Martxoaren 24an, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik aurrera. 

Gainera, online salmenta 17:00ak arte egongo da irekita. Sarrerak online erosi.

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 22:00etara izango da zabalik, etenik gabe. Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria!-n, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 20:00etatik partida amaitu arte, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etatik 21:00etara. San Mames Jatetxeak 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 22:00etara izango ditu ateak irekita.

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 18:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 15:00ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain.

 

 

Erlazionatutako albisteak
2023ko mai. 29a

Maite Zubietak 2025era arte berritu du

Emakumezkoena

Busturiako jokalari gazteak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”

Kluba

Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Zuzenean: Nekane Diezen agurra

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez aurrelari zuri-gorriaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik, erretiroa iragarri ondoren

Ikusi gehiago
2023ko mai. 25a

Athleticek agur esan dio Kopari

Emakumezkoena

Lehoiekin batera bizi izan dugu Kopako finalerdietako esperientzia

Ikusi gehiago
2023ko mai. 24a

Real Madrid, gehiegizkoa Athleticentzat

Emakumezkoena

Lehoiek argi galdu dute Kopako finalerdian Weir buru izan duen arerio baten aurka

Ikusi gehiago
2023ko mai. 23a

"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"

Emakumezkoena

Iturregik eta Azkonak taldea "ilusioz gainezka eta denboraldiko unerik onenean" ikusten dutela azpimarratu dute

Ikusi gehiago
2023ko mai. 23a

Real Madrid, Kopako finala jokatzeko azken oztopoa

Emakumezkoena

Athletic Clubek talde merengea izango du aurkari bihar, 21:00etatik aurrera, Erreginaren Kopako finalerdian

Ikusi gehiago
2023ko mai. 22a

Emakumezkoen lan plangintza maiatzaren 28ra arte

Emakumezkoena

Talde zuri-gorriak ilusioz beteriko asteari ekin dio Leganesen jokatuko den Kopako Lauko Finalarekin

Ikusi gehiago
2023ko mai. 20a

Harrotasunaren agurra Lezaman

Emakumezkoena

Lehoiek Sara Ortegaren gol bikain bati esker Villarreal CF-ren aurka berdindutako egunean, Athletic Clubean bizitza osoa eman duen Nekaneren eta Monente erdilariaren agurra bizi izan zen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 19a

Deskargatu Athletic Club-Villarreal CF partidaren buletina

Emakumezkoena

Lezamako partiden ohiko buletina eskuragarri duzu, Liga F-ko azken jardunaldiko partiden aurreko eduki guztiekin

Ikusi gehiago