

Athletic Clubek salgai jarri ditu denboraldi amaierara arteko San Mames BATeko sarrerak, Katedralean jokatuko diren 2022/23 ligako edozein partidatarako, oraindik data konfirmatu gabekoentzat ere.
San Mames BAT sarrerak San Mameseko Eraztun Nagusian dauden eserlekuei dagozkie, zerbitzu esklusiboekin.
San Mames BAT sarrerak online erosi
GOZATU MATCHDAY EXPERIENCE-A SAN MAMES BAT-EN
Zer hartzen du barne?
- Zelai barruan eserleku pribilegiatua. Aukeratu zure eserlekua zelaiaren erdiko eraztuneko ipar, ekialde edota harmaila nagusian.
- Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, 11 Michelin izar dituzten gure chef bizkaitarrekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko jatetxeak dira neurketa bakoitzean janaria prestatzeaz arduratzen diren jatetxeak.
- Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik sartu eta ordubete geroagora arte atera ahalko zara. Gozatu partida modu ezberdin eta zoragarrian.
- Palkoko kideek, San Mames BAT abonatuek eta Matchday Experience-rko erabiltzaileek partekatzen duten erdiko eraztun osorako sarbidea. Esperientzia aparta izateko topagunea sortu dugu. Arreta pertsonalizatua eta erosotasun guztiak izango dituzu.
- Partida zuzenean ikusteko pantailak, errepikapen eta xehetasun guztiak. Ez galdu neurketako ezer.
SARRERAK 60 €-TAN BAZKIDEENTZAT SAN MAMES BAT-EN
Bazkideek sarrerak eros ditzakete San Mames BAT-en, partida solteetan, 60 €-ko prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere ohiko eserlekua lagatzea onartzen du trukean. Bazkide bakoitzak eserleku bakarra erosi ahal izango du 2022/23 denboraldiko bi partidatarako.
Sarrerak Athletic Cluben webgune ofizialean bakarrik erosi ahal izango dira, Sarrerak atalean, SM BAT EXPERIENCE botoian klik eginez. Promozio hau etxean jokatutako azken partidaren ondoren egongo da eskuragarri. Sarrera (besterenezina) San Mames BAT-era sartzeko aurkeztu beharko da, NANarekin eta bazkide txartelarekin batera.
-150.jpg)
.jpg)
Klubarentzat publizitate eta marka zerbitzuak eskaintzeko agentziaren lizitazioa
Kluba
Proposamenak ekainaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


AC Cup 125erako sarrerak
125 urteurrena
Dagoeneko salgai daude Athletic Cluben oinarrizko futboleko lehen txapelketaren abonamendu orokorra eta eguneko sarrerak


Hileroko Club Athletic lehiaketa: lortu Yuriren botak
Kluba
Ekaineko galderak ezker hegaleko atzelariaren botak banatuko ditu


25 urte Brasilek egindako bisitatik
Kluba
Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen


IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza
Kluba
Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa


Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da
Kluba
Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean


San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu
Kluba
Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu


Balenziagaren agurra San Mamesen
Kluba
Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen


AC Campus Inside: bizi Lezaman aste betez
Kluba
Gozatu astebetez Lezaman eta bere egoitza berrian eta bihurtu zaitez Athletic Clubeko jokalari eguneko 24 orduetan


Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen Elche CF taldearen aurka
Kluba
11 ume jokalariekin batera zelairatu ziren eta Skybox-etatik gozatu ahal izan zuten partidaz