

100 egun besterik ez dira falta uztailaren 1ean Frantziako Tourreko ‘Grand Départ’ lasterketa San Mamesetik ateratzeko. Athletic Clubek Bilboko Udalarekin, Foru Aldundiarekin eta Christian Prudhomme zuzendaria buru duen Tourreko ordezkaritza batekin batera parte hartu du atzerako kontaketaren hasierako ekitaldian. Arratsaldeko 20:30ak pasata iritsi da segizio instituzionala Katedraleko zabaldegira. Bertan, Jon Uriarte presidenteak eta Iker Muniain eta Garazi Murua Athletic Clubeko kapitainek harrera egin diete. Horiz argiztatutako estadioaren aurrean, Jon Uriartek Christian Prudhommeri eman dio 125. urteurrena ospatzeko maillot zuri-gorria. Bilboko Koral Elkarteko ehun kidek baino gehiagok amaiera eman diote “Maitia, nun zira?” Zuberoako kanta herrikoia abestuz.
Atzerako kontaketaren hasierako ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasia zen udaletxearen ondoan. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Elixabete Etxanobe Herri Administrazioko foru diputatuak eta Christian Prudhommek atzerako kontaketako erlojuaren sakagailuari eragin zioten. Une horretan, udaletxea eta Aznar eraikina horiz argiztatu ziren Frantziako Itzuliko maillot bereizgarri batekin. Hortik segizioa San Mamesera abiatu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian geldialdia eginez, hau ere horiz argiztatua.
Atzera-kontaketaren ospakizunek bihar jarraituko dute Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan argi eta soinu ikuskizuna egongo dela, eta ostiralean Donostian, non maillot erraldoi bat zabalduko den.

-150.jpg)
.jpg)
Klubarentzat publizitate eta marka zerbitzuak eskaintzeko agentziaren lizitazioa
Kluba
Proposamenak ekainaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


Maria Arthuer, ekaineko enbaxadorea
125 urteurrena
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, bere seme Iñaki, Nickzzy musikaria, Jon Maia bertsolaria, Esther Ogunleye kazetaria eta aniztasunean aditu den Jeanne Rolanderen parte-hartzearekin.


AC Cup 125erako sarrerak
125 urteurrena
Dagoeneko salgai daude Athletic Cluben oinarrizko futboleko lehen txapelketaren abonamendu orokorra eta eguneko sarrerak


Hileroko Club Athletic lehiaketa: lortu Yuriren botak
Kluba
Ekaineko galderak ezker hegaleko atzelariaren botak banatuko ditu


25 urte Brasilek egindako bisitatik
Kluba
Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen


IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza
Kluba
Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa


Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da
Kluba
Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean


San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu
Kluba
Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu


Balenziagaren agurra San Mamesen
Kluba
Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen