

Iraia Iturregi eta Ane Azkona izan dira San Mameseko protagonistak Sevilla FCren aurkako partidaren atarian. Neurketa honetan, hiru puntu daude jokoan sailkapeneko gune arriskutsutik ihes egiteko.
Teknikari zuri-gorriak oso ondo daki San Mameseko hitzordu garrantzitsue inguruan; batez ere, futbolari gisa garaikurrak lortzeko unean. Orain, beste helburu garrantzitsu bat dago. "San Mamesen neurketa asko bizi izan ditut jokalari bezala eta orain entrenatzaile gisa. San Mameseko partida hau Ligako tituluengatik borrokatu nuena bezain garrantzitsua da. Garaikurrengatik denboraldiaren amaieran jokatuko dugu, Kopako Lauko Finalean. Erosoa ez den egoera batekin bizitzea dagokigu, hiru puntuak ezinbestekoak dira. Athleticzale guztiei laguntza eskatzen diegu", argudiatu du prestatzaileak.
"Ziur epe laburrera edo ertainera begira, taldea sailkapenaren gune nagusian kokatuko dela eta jokalari gazte batzuek aurrera urratsa egingo dutela; izan ere, Kluba lan handia eta ona egiten ari da kontratu berritzeekin. Irabazi egin behar da Ligan lasaitasun gehiago izateko", gaineratu du Iraiak.
Ostiral honetan garaitzea jauzi bat litzateke. "Edozein jokalarirentzat, egi bihurtutako ametsa da San Mamesen jokatzea. San Mamesen talde indartsu bati irabazteko gai bagina, ziur motibazio kolpe bat izango dela eta horrek eragina izango duela. Jendeari itzuli behar zaio ematen diguna, Lezaman oso giro ona dago. Maitasuna eta ematen digutena itzuli nahi diegu".
Iraiak badu harmailaren babesa batzeko bilatzeko formula: "Jendea lotu behar dugu, erraza da laguntza eskatzea. Lehen minututik, baloi bakoitzean, ikusleak gure jokoari lotu behar ditugu, solidarioak izan behar gara. Ausartak eta bertikalak ere, jende askorekin iritsi behar gara aurkariaren areara. Asko sortu beharko da, eta defentsa-mailan oso serio, solidario eta bizi egon".
Bestalde, duela gutxi kontratua berritu berri duen Ane Azkonak jokalariak honako hau azaldu du: "Oso pozik nago kontratu berriarekin. Garrantzitsuena Klubak izan duen apustua da. Aurten kontratu berritzeak asko ari dira egiten, harrobiko jokalari gazteen ontzira dudarik gabe igo naiz".
"Partida hau oso garrantzitsua da, hiru puntu irabazi behar dira lasaiago egoteko. Ez zaigu gustatzen sailkapeneko posizio horietan ikustea. Biharkoa inflexio puntu bat izatea espero dut. San Mamesen jokatu ahal den guztietan bertan jokatu behar da, lehen aldietan urduritasun hori izaten duzu, baina berotzera irteten zarenean ahaztu egiten duzu gainontzekoa. Presio positiboa da, ilusio handia egiten digu", esan du aurrelariak.



Maite Zubietak 2025era arte berritu du
Emakumezkoena
Busturiako jokalari gazteak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin


Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”
Kluba
Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"


Zuzenean: Nekane Diezen agurra
Emakumezkoena
Jarrai ezazu streaming bidez aurrelari zuri-gorriaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik, erretiroa iragarri ondoren


Athleticek agur esan dio Kopari
Emakumezkoena
Lehoiekin batera bizi izan dugu Kopako finalerdietako esperientzia


Real Madrid, gehiegizkoa Athleticentzat
Emakumezkoena
Lehoiek argi galdu dute Kopako finalerdian Weir buru izan duen arerio baten aurka


"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"
Emakumezkoena
Iturregik eta Azkonak taldea "ilusioz gainezka eta denboraldiko unerik onenean" ikusten dutela azpimarratu dute


Real Madrid, Kopako finala jokatzeko azken oztopoa
Emakumezkoena
Athletic Clubek talde merengea izango du aurkari bihar, 21:00etatik aurrera, Erreginaren Kopako finalerdian


Emakumezkoen lan plangintza maiatzaren 28ra arte
Emakumezkoena
Talde zuri-gorriak ilusioz beteriko asteari ekin dio Leganesen jokatuko den Kopako Lauko Finalarekin


Harrotasunaren agurra Lezaman
Emakumezkoena
Lehoiek Sara Ortegaren gol bikain bati esker Villarreal CF-ren aurka berdindutako egunean, Athletic Clubean bizitza osoa eman duen Nekaneren eta Monente erdilariaren agurra bizi izan zen


Deskargatu Athletic Club-Villarreal CF partidaren buletina
Emakumezkoena
Lezamako partiden ohiko buletina eskuragarri duzu, Liga F-ko azken jardunaldiko partiden aurreko eduki guztiekin