Peñen Nazioarteko XLIX. Biltzarraren aurkezpena

Peñen Nazioarteko XLIX. Biltzarraren aurkezpena

Zazpi Kaleetako Peñak antolatuta, Bilbon ospatuko da apirilaren 28tik 30era

Gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan Peñen Nazioarteko XLIX. Biltzarra, Alde Zaharreko Athletic Club Peñak antolatua, Athletic Club, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Peñen Nazioarteko Elkartea eta Federazioarekin elkarlanean. Ekitaldia Bilbon izango da apirilaren 28tik 30era, eta Athletic Clubek munduan zehar dituen 478 peñetako ehunka ordezkari biltzea espero da.

Aurkezpen ekitaldian Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Alde Zaharreko Athletic Club Peñako presidentea eta idazkaria diren Inmaculada Legarreta eta Moises San Pelayo, Jon Uriarte presidentea eta Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado izan dira. 

Topaketaren hiru egunetarako diseinatutako programazioak askotariko jarduerak biltzen ditu, hala nola erakusketak, aurkezpenak, pintxo-ibilbideak, musika-animazioa, herri kirolak, dantzak edo kalejirak. Espero da Athletic Club Bilbaok mundu osoan dauzkan 478 peñetako ehunka ordezkari biltzea ekitaldian.

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak adierazi duenez, “asko espero den biltzar berezia da, Bilbon egiten delako, hain errotuta dagoen Alde Zaharreko peñak antolatzen duelako eta Athletic Cluben 125. urteurrenean gertatzen delako. Beraz, topaketa garrantzitsua izateko osagai guztiak biltzen dituen hitzordua da.

Juan Mari Aburto alkateak nabarmendu du: “Bilborentzat harrotzeko modukoa da Athletic sentimendua bizi duten guztientzat uri anfitrioia izatea, etxean sortzen delako sentimendu hori, koadrilarekin partekatzen da eta gure seme-alabei eskualdatzen zaie, ondare onena balitz bezala”. Aburtok azpimarratu duenez, Nazioarteko Biltzar hau “aukera paregabea da, proiekzio publiko zabala dauka eta gizarte-, jolas- eta kirol-ekitaldia da. Ziur nago giro ona nagusituko dela, eta hotel-, ostalaritza-, merkataritza- edo turismo-sektoreak dinamizatzen lagunduko duela; oro har, hiribilduko ekonomia”. 

Zazpi Kaleetako peñaren 50. urteurrena

Zazpi Kaleetako Athletic Peñak 50 urte betetzen ditu aurten eta XLIX. edizio hau antolatzeko ardura dauka; Inmacaluda Legarreta presidenteak azpimarratu du: “espero dugu hitzordu hau gogoangarria izatea eta helburu bi dauzkagu, bilbotar guztiak inoiz baino Athletic-zaleago izatea, eta bisitatzen gaituzten guztiak egun batzuetan bilbotar sentitzea”. “Egun batzuk ditugu aurretik Biltzar honek eskaintzen digun guztiaz elkarrekin gozatzeko. Jardueraz beteriko hiru jardunaldi. Gure familia zuri-gorria elkartzeko gune ezin hobea izatea espero dugu. Izan ere, grina partekatzen dugu kolore horiengatik eta Athleticek esan nahi duen guztiarengatik, eta horrek munduan paregabe egiten gaitu”.

Biltzar honetako jarduerak Zazpi Kaleak, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Abando eta Indautxu auzoetan kokatuko dira nagusiki, nahiz eta batzuk Bizkaiko beste herri batzuetara ere zabalduko diren. Hiru egunetarako aurreikusitako programazioa askotarikoa eta, besteak beste, hauek egingo dira: erakusketak, aurkezpenak, pintxo-ibilbideak, musika-animazioak, herri kirolak, dantzak, kalejirak edo bisitak.

Athletic Peñak zuri-gorri guztiei dei egin nahi die, baita bilbotar guztiei ere, Biltzar honetarako antolatuko diren ekitaldietan parte hartu eta gozatu dezaten.