Union Sport San Vicenteren ehun urteak, beteranoekin batera

Union Sport San Vicenteren ehun urteak, beteranoekin batera

Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen

Union Sport San Vicenteren ehun urteak topera ospatu ziren, Athletic Clubeko beteranoekin batera.

Klub zuri-gorriak bere hitzartutako taldea lagundu nahi izan zuen San Vicente zelaian eta harmailetan giro aparta egon zen. Etxeko taldeko, Barakaldo CF-ko eta Athleticeko beteranoen artean lagunarteko txapelketa bat jokatu zuten.

Lehoi ohiek 1-2 irabazi zioten Barakaldori Mikel Amezagaren eta Ander Alañaren golei esker eta 0-5 etxeko taldeari Javi Lukek, hiru aldiz, Ander Lafuentek eta Raul Guerrerok sartutako golei esker.