San Mamesen ostean, Reale Arenako derbia dator

San Mamesen ostean, Reale Arenako derbia dator

Athletic Clubek Realaren aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan 12:00etatik aurrera

Iragan jardunaldian Sevilla FC-ren aurka berdindu ondoren, San Mameseko esperientzia atzean utzi eta Reale Arenara itzuliko dira lehoiak. Ligan F-ko jardunaldi berri bat, hogeitalaugarrena, hiru punturekin jokoan Realaren kontrako derbian. Katedraleko joaneko partidan gertatu den bezala, giro ederra biziko da garaipenaren bila tinko arituko diren bi talderekin.

Egia da Reala aurten, 2021/2022an ligako azpitxapelduna izatea lortu ostean, ez dela nahi bezalako erregulartasunaz gozatzen ari, eta une honetan zortzigarren postuan dago 30 punturekin. Iraia Iturregik aulkitik zuzendutako neskak hamargarrenak doaz 21 punturekin eta sailkapenean lasaitasun handiagoa bilatzen ari dira. Horretarako, ezinbestekoa izango da Sevillarren aurkako berdinketa ona bihurtzea Natalia Arroyoren taldeari irabazita.

Donostiarrek 4-1 galdu zuten Buñolen aurreko astean Levante UD taldearen aurka, atsedenaldira golik gabe iritsi ondoren. Reala bere publikoaren aurrean aurkari gogorra izango da zuri-gorrentzat Aste Santuko geldialdiaren aurretik. Joaneko derbian, eta ia 23.000 ikusleren aurrean, hiru puntuak Donostiarentzat izan ziren. Reala nagusi izan zen hasieratik amaieraraino eta 1-3 irabazi zuen.

Iaz talde gipuzkoarrak ere garaipena lortu zuen Nerea Eizaguirreren gol bakarrarekin. Lehoiek ez dituzre hiru puntuak batu txuri-urdinen zelaian 2019/2020 denboralditik. Nekaneren eta Maria Diazen golek Anoeta bigarren aldiz irabazteko balio izan zuten orduan.