
Kluba | Lehen taldea |
Athletic Club – Real Sociedad neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – Real Sociedad neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu apririlaren 3tik aurrera
Athletic Clubek eta Realak apirilaren 15a, larunbata, 16:15ean San Mamesen jokatuko duten LaLigako 29. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek apirilaren 3tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak apirilaren 14an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta apirilaren 15ean, larunbata 10:30etik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.