Club Athletic: San Mamesen maiatzean jokatuko diren partidetarako sarrerak eskuratu

Club Athletic: San Mamesen maiatzean jokatuko diren partidetarako sarrerak eskuratu

Apirileko galderak Katedralean Real Betis, RC Celta eta Elche CF taldeen aurka jokatuko diren LaLigako neurketetarako sarrerak banatuko ditu

Hilero bezala, Club Athleticek bere lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bat egiten zaie.

Apirileko galdera asmatzen dutenek San Mamesen Real Betis, RC Celta eta Elche CF taldeen aurka maiatzaren 3an, 21ean eta 28an, hurrenez hurren, jokatuko diren partidetarako sarrera bikoitzen zozketan sartuko dira.

Martxoko lehiaketaren irabazleak:

22810 – Athletic Club-Getafe CF norgehiagokarako bi sarrera 01/04/2023 
19168 – Athletic Club-CA Osasuna norgehiagokarako bi sarrera 04/04/2023
22797 – Athletic Club-Real Sociedad norgehiagokarako bi sarrera 15/04/2023
25149 – Athletic Club-Sevilla FC norgehiagokarako bi sarrera 26/04/2023

Apirileko lehiaketan parte hartzeko, Club Athleticeko kideek galderaren inprimakia bete eta Club Athleticen Gorritazuria txartelaren zenbakia adierazi besterik ez dute egin behar (ez Athletic Clubeko bazkidearena). Galdera honako hau da: "Nola du izena Athleticekin 2032ra arte berritu duen jokalariak?"

Erantzuna ezagutzen baduzu eta Club Athleticeko kidea bazara, sartu lehiaketaren orrian eta parte hartu! Eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, kide egin zaitezke hemen.