
"Garaipen hau puntuez haratago doa"
"Garaipen hau puntuez haratago doa"
Ernesto Valverde, sendo sailkapenean eta animoan berebiziko garrantzia duen garaipenaren aurrean
"Hiru puntu baino gehiago suposatzen duen garaipena da". Ernesto Valverde sendo mintzo zen Athletic Clubek RCD Espanyolen aurka etxetik kanpo lortutako garaipenaren balorazioa egiterakoan, bertan lehoien atzetik zegoen bolada txarrari amaiera emateko. Astearteko emaitza txarraren ondoren, taldeak erantzun onena eman du: "Ez da sailkapenari begira suposatzen duena bakarrik. Guretzat proba bat zen, talde bezala eta zaleei begira, erreakzio bat genuela ikus zezaten. Garrantzi handia ematen diogu garaipenari. Bizirik gaude, hor gaude eta gure helburuak bilatzen jarraitzen dugu".
Garaipena minutuek aurrera egin ahala landu zuten lehoiek. Athletic behetik gora joan zen eta 40 puntutan kokatu da dagoeneko, hamar jardunaldiren faltan: "Taldea lerro onean ikusten dut beti. Nahiago dut baikorra izan, taldeak egunero erakusten baitit hori. Jardunaldi hauetan dena erabakiko da. Jada ez dago tarterik akats askotarako, ezta gehiegi erratzeko ere. Pozik gaude gaurko partidarekin".
Erlazionatutako partidak
RCD Espanyol - Athletic Club

