Aste Santuko txapelketen emaitzak

Aste Santuko txapelketen emaitzak

Athletic Clubeko taldeek txapelketen lehen astea bete dute eta orain Ermua, Gueñes, Arrigorriaga eta Lemoan lehiatuko dira

Athletic Clubeko taldeek txapelketako lehen astea bete dute eta bigarrenari ekingo diote orain. Jarraian, jokatutako txapelketetako emaitzak eta jokatzeko falta diren txapelketak azalduko ditugu. Aste honetan lehiatuko diren txapelketa guztiak Bizkaian jokatuko dira.

Gizonezkoen taldeak:

  • Kadeteak 2007, Ciudad de Zaragoza Inmortal Txapelketa, apirilak 6-7. Laugarrenak. Penaltietan galdu zuten bai finalerdian bai hirugarren eta laugarren postuetan Atletico (1-1) eta Deportivo Alavesen (3-3) aurka. Multzoen fasean, Balsas Picarrali irabazi eta Dammekin berdindu zuten.
  • Kadeteak 2008, Oviedo Cup Txapelketa, apirilak 6-9 abril. Txapeldunak, 1-0 CA Osasuna mendean hartuta, finalerdietan Atletico (3-0), final-laurdenetan Astur (3-1) eta final-zortzirenetan Alboraya UD (3-0). Multzoen fasean, L`Hospitalet, Boadilla, Vallobín eta Oviedo gainditu zituzten.
  • Kadeteak 2008, Ermua Cup Txapelketa, apirilak 15.
  • Haurrak 2009, Vega Baja txapelketa (Alacant), apirilak 6-7. Txapeldunak, penaltietan Villarreal CF mendean hartuta (0-0). Finalerdietan Valentziari irabazi zioten eta aurreko faseetan Pinatar, Ranero CF, Pedreguer eta Andaluziar Jatorriari.
  • Haurrak 2009, Dani Güeñes Txapelketa, apirilak 15-16.
  • Haurrak 2010, East Mallorca Cup Txapelketa, apirilak 5-9 .  Txapeldunordeak finalean Espanyolen aurka galdu ondoren. Finalerdietan New York Cityri irabazi zioten, eta aurreko faseetan CD San Francisco, Viva Sports, North Somerset, Penya Ciutadella eta FC Helsingor.
  • Infantil 2010, Torneo Arrigorriaga Cup, 15 abril.
  • Kimuak 2011, Izmir Cup Txapelketa (Turkia), apirilak 6-9. Bayern Munichek final-laurdenetan kanporatu zituen Hammarby eta Hertha. Lehen fasean, Hanburgori eta Konyasporti irabazi zieten, eta PSV eta Parmaren aurka galdu zuten. 
  • Kimuak 2011, Jose Angel Iribar Txapelketa, apirilak 7. Hitzartutako klubetako jokalariekin jokatuta, Athletic txapeldunorde geratu zen Zarautzen aurka penaltietan galdu ondoren.
  • Kimuak 2011, Lemoa Cup Txapelketa, apirilak 15.
  • Kimuak 2012, Oviedo Cup Txapelketa, apirilak 6-9. Final-laurdenetan kanporatuak Atleticoren aurka. Final-zortzirenetan Sada CFri irabazi zioten, eta multzoen fasean Ural Español CFrekin berdindu zuten, eta CD Vallobin, Boadilla eta Oviedo mendean hartu zituzten.

Emakumezkoen taldeak:

  • Kimuak 2011, Oceja Cup Txapelketa (Santillana del Mar), hitzartutako klubetako jokalariekin. Txapeldunak finalean CD Ocejari irabazita eta finalerdietan Valladolidi irabazita. Multzoen fasean, Gijon FF B eta Guardense ere mendean hartu zituzten.