
Giro bikaina San Mamesen derbia prestatzen hasteko
Giro bikaina San Mamesen derbia prestatzen hasteko
Ateak irekita burututako lan saioa arrakastatsua izan da, 8.000 jarraitzaile ingururekin
Athletic Clubeko zaleek erantzun bikaina eman dute lehoiek San Mamesen ateak irekita egin duten entrenamenduan, Realaren aurkako derbia jokatu baino lau egun lehenago. 8.000 jarraitzaile inguru hurbildu dira, haurrak gehienak, Ernesto Valverderen jokalariak gertutik jarraitzeko.
Txaloak egon dira denentzat. Lehen txalo zaparrada Iñigo Lekuek jaso du, Xabi Clemente prestatzailearekin bere errekuperazio ariketak egiteko berdegunera salto egin duenean. Ordu eta erdiko lan saioaren ondoren, lehoiak harmailetara hurbildu dira Athletic produktuak oparitzeko.
Realaren aurkako larunbateko derbia prestatzen hasteko modurik onena izan da gaurkoa. Zuri-gorriak berebiziko hiru puntu dituzte jokoan Europarako lehian jarraitzeko.
❤️ Eskerrik asko derbirako eman diguzuen indar guztiagatik!
— Athletic Club (@athletic_eus) April 11, 2023
Oparirik onena zuek zarete 🎁#AthleticRealSociedad #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/Stcn7YcjQZ