
Naroa Uriartek 2025era arte berritu du
Naroa Uriartek 2025era arte berritu du
Bakioko atzelariaik beste bi denboraldiz luzatu du Athleticekin zuen kontratua
Athletic Clubek eta Naroa Uriartek (22 urte) akordioa itxi dute futbolariaren kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte. Erdiko atzelari gazteak, 17 urtez azpiko Munduko txapeldunak, 34 partida jokatu ditu lehen taldearekin. Arazo fisikoetatik osatuta, denboraldi honetan, bost neurketetan parte hartu du.
Defentsa 2016-17 denboraldian iritsi zen Lezamara Bizkerre FT taldetik eta, aurretik, CD Larramendin jokatu zuen. 2020ko otsailaren 22an egin zuen debuta lehen taldearekin, Sevillan, Real Betisen aurka. Lau denboralditan aritu zen bigarren taldean, 2020-21 denboraldian Lehen Mailarako behin betiko jauzia egin zuen arte. Hala ere, 2021eko abenduan belauneko lesioa izan zuen, eta denboraldi horretan ez zion ia parte hartzen utzi.
Naroa Uriartek 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen Uruguain, gaur egun beren taldekideak diren Nerea Nevado eta Paula Aranarekin batera.
Ibaigane Jauregian egindako sinadura ekitaldian, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea eta Xabi Arrieta emakumezkoen kirol-zuzendaria izan zituen lagun. Bakiotarrak esan zuenez, ilusio handiarekin berritu du hainbeste urte daramatzan eta txikitatik maite duen Klubarekin duen harremana. "Nire ametsa egia bihurtu zen. Hemen nire gertukoak ditut... familia, lagunak eta koadrila. Egunerokoan ikusten da taldean egiten ari diren apustua. Zer hobe Lezaman egotea baino".