Ikusi Mendizaleak San Mamesen

Ikusi Mendizaleak San Mamesen

Realaren aurkako larunbateko derbiaren aurretik abestuko da zelaian

Athleticek Sabin Lopez de Guereño omenduko du larunbat honetan San Mamesen, "Ikusi Mendizaleak" kanta herrikoiaren egilea. Omenaldia Realaren aurkako LaLigako partida hasi baino minutu batzuk lehenago burutuko da.

Lopez de Guereñok, familiarekin batera, lehen esaldiak abestuko ditu San Mameseko berdegunetik bertatik eta, ondoren, zelaira joango diren milaka pertsonek lagunduko diote. Horregatik, bertaratzen direnei aldez aurretik joateko eskatzen diegu, ekitaldian parte hartu eta elkarrekin "Ikusi Mendizaleak" abesteko.

Abesti hau euskal kulturaren ikono herrikoia da, baina Sabin Lopez de Guereñok sortu zuen 1966an. Bost hamarkada geroago, Athletic Clubek omenaldi berezi bat egin nahi dio gure lurraldeko kanturik maitatuenetako baten egileari.