UD Almeriaren aurkako neurketarako sarrerak

UD Almeriaren aurkako neurketarako sarrerak

Kontsultatu Power Horse Stadium futbol zelaian jokatuko den neurketarako sarrera eskuratzeko baldintzak

UD Almería taldeak 530 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke apirilaren 12tik, asteazkena, 10:00etatik, apirilaren 14ra arte, ostirala, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.