Deskargatu Athletic Club - Real Sociedad neurketaren buletina

Deskargatu Athletic Club - Real Sociedad neurketaren buletina

Igande honetan (16:15ean) San Mamesen jokatuko den LaLigako 29. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz gozatu

Badator Katedraleko hitzordu nabarmenetako bat. LaLiga amaitzeko hamar jardunaldi falta direnean, Athletic Clubek eta Realak lehia bizia jokatuko dute Europako postuak ortzi-mugan. Partida berezia da beti bi afizioentzat, harmonian gozatzen baitute derbiaz.

Hemen klikatu buletina deskargatzeko

Bilbotarren eta donostiarren arteko 29. jardunaldiari dagokion norgehiagokaren aurreko argitalpenean, Williams anaien golei buruzko erreportaje bat jasotzen da. Derbian zehar Thomas Hitzlsperger, apirileko enbaxadorea, eta Sabin Lopez de Guereño, 'Ikusi Mendizaleak' ereserki sozialaren egilea, omenduko dira.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.