Ernesto Valverde: “Neurketa berezia da”

Ernesto Valverde: “Neurketa berezia da”

Entrenatzaile zuri-gorriak "golak errentagarriak bihurtzen dituen" Realaren aurkako derbia bizia izango dela espero du

Ernesto Valverde hedabideen aurrean agertu da gaur goizean, bihar San Mamesen (16:15ean) Realaren aurka jokatu aurretik.

LaLigako final berri bat izango du jokoan, denboraldia amaitu arte geratzen diren hamarretatik lehena. Donostiako taldea, laugarren sailkatua, izango da bilbotarrek gainditu beharko duten aurkaria. Hain zuzen ere, lehoiak zuzentzen dituen teknikariarentzat, "euskal derbia berezia da beti soropilean eta bertatik kanpo sortzen den lehiarengatik. Normalean jokatzen ditugun jardunaldietatik desberdintzen da".

"Hiru puntu gehiago dira jokoan jarriko direnak, baina, aldi berean, osagai emozional bat dago, zelaian kontrolatu eta erabiltzen jakin behar dena. Haiek egingo dute, eta guk ere bai", jarraitu du.

Denboraldi honetan talde txuri-urdina egiten ari den jokoa goraipatu du Valverdek: "Reala oso ondo dago. Lortzen dituen golak errentagarri bihurtzen dituen taldea da. Guk antzeko zifrak daramatzagu arlo horretan, baina haiek ondo banatzen dituzte. Talentu handia dute zelai erdian, eta zaila da haiei abaguneak sortzea. Denboraldi bikaina egiten ari dira, baina joaneko partidako arantza kendu nahi dugu San Mamesen garaipena lortuz".