
Kluba |
SD Basurtoren ehun urteak, beteranoekin batera
SD Basurtoren ehun urteak, beteranoekin batera
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen
SD Basurtoren ehun urteak topera ospatu ziren, Athletic Clubeko beteranoekin batera.
Klub zuri-gorriak bere hitzartutako taldea lagundu nahi izan zuen Iparralde futbol zelaian eta harmailetan giro aparta egon zen. Etxeko taldeko eta Athleticeko beteranoen artean lagunarteko partida bat jokatu zuten. Aipatzekoa da Jon Uriarte presidente zuri-gorriak talde berde-beltzarekin jokatu zuela.
Lehoi ohiek 3-2 galdu zuten eta golegileak Iker Madariaga eta Raul Guerrero izan ziren.