Sevilla FC eta Real Betisen aurkako sarrerak

Sevilla FC eta Real Betisen aurkako sarrerak

San Mamesen jokatuko diren hurrengo bi neurketetarako sarreak

San Mamesen Athleticek Sevilla FC eta Real Betis taldeen aurka jokatuko dituen neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, apirilaren 27an, ostegunean (22:00etan) eta apirilaren 4an, ostegunean, jokatuko diren norgehiagoketarako, hurrenez hurren, astelehen honetatik, apirilaren 17tik, 10:30etik aurrera, Athletic Clubeko Sarreren Webgunearen bitartez erosi ahalko dituzte sarrerak.

Halaber, publiko orokorrak partida bakoitzerako sarrerak erosi ahal izango ditu San Mameseko txarteldegietan, apirilaren 26an (asteazkena) eta maiatzaren 3an (maiatzak 3), 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, hurrenez hurren, eta partida egun berberetan 10:30etik 13:00etara eta 20:00etatik aurrera.

Interesdun bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsonako, sarrerak agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuetan.